tel. 943 81 25 95
943 81 40 63
fax  943 81 60 45

EPI kristaldegia

Beiraren munduan arlo desberdinetan hamarkadak lanean, Epi Larrañagak 1980. urtean sortu zuen Epi kristaldegia. Gipuzkoako Azpeitia herriko tailer txiki batean hasi zuen bere jarduera.

Mota guztietako beirak landu eta jartzen espezializatua, familia-enpresak merkatuan bere pisu espezifikoa hartuz doa. Gaur egun bere bezeroen artean Gipuzkoako sustatzaile eta eraikitzaile garrantzitsuenak dauzka, egunero bezero txikiarekiko erantzukizuna eta errespetuzko zerbitzua ahaztu gabe.

Zenbait handitze eta gero, Epi kristaldegiak gaur egun 2.300 m² pabiloi eta 600 m² solairuarteko instalazioak dauzka. Ekipamendu teknologiko aurreratuenen gehitzearekin eta langilego gazte eta profesionalarekin hazten jarraitzen duen enpresa baten filosofia abian jartzea erraza suertatzen da: “lan zailik ez dago”.

 

ZER ESKAINTZEN DUGU?

MANUFAKTURA

Mota guztietako beiren ebaketa, leunketa, alakaketa, idaskaketa, zulagailuak, artekaketak, etab.

 

HORNIDURA

Altzari egileak, manpara egileak, arotzak, iturginak, makina erreminta lantegiak, etab. hornitzen ditugu.

INSTALAZIOA

Mota guztietako eraikuntzetan instalatzen ditugu beirak, etxebizitzetan, kiroldegietan, merkataritza gunetan, industria pabiloietan, eraikuntza berezietan, bulegoetan, etab.

ERAKUSKETA

Zabaldu berria den erakusketa moderno bat daukagu, produktu berritzaileekin.

 

 

Antzibarrena kalea, 9 - E
20730 Azpeitia (Gipuzkoa)

Tel: 943 81 25 95
943 81 40 63
Fax: 943 81 60 45

Erabilpen baldintzak